Patxi Etxeberria Uruñuela (Donostia, 1937). Ekonomia Zientzietan Lizentziatua, ekonomia-hazkuntzaz zein erregio-garapenaz, Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Industria-egitasmoen zuzendari nahiz aholkulari aritu izan da 1970 urtetik aurrera, bai Euskal Herrian eta baita nazioarteko euskal jardueratan ere. Espainiako Gobernuaren Industria Ministeritzaren eta Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailarentzat lan egin izan du. Eta, sektore pribatuaren baitan, Sestaoko Navala, Cegasa, MCC, Sener, Mecánica de la Peña eta beste hainbat enpresarentzat aritu izan, Txinako zein asiar Hegoekialdeko merkatuen sustapenetan batez ere.