Errota alt: errota4.jpg

BAKEA ETA GARAPEN ARDURATSUA SUSPERTZEKO LANKIDETZA BILA, kulturaz, gizarteaz, zientziaz, teknologiaz, ekonomiaz, ingurumenaz, giza-segurtasunaz zein nazioarteko legeriaz.

Turkia, gero eta urrutiago

2010-08-30

Turkia, gero eta urrutiago

“Gerra Hotzaren ostean Errusia Mendebaldera hurbildu zen arren, berehala ohartu zen nolabait parekotzat hartua izan zedin egindako ahaleginak alferrik zirela. Era beretsuan, Turkia ondorio berdinetara iristen ari da. Urteak dira Errusiak erabaki zuela bere interesak hobeto defenditzen dituela Asiara begira –bere jatorrizko lurraldera—geografiaz zein txeraz beti ere makurrarazten duen Mendebalde urrunera begira baino. Turkia ildo beretik abiatzen ari da gero eta gehiago”. Igor Filibi Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarte Harremanen irakaslearen iritzia da, gaur Deia egunkariak argitara emana.

Albisteak

Gardena, Bilboko Udala

2010-07-21

Gardena, Bilboko Udala

Gardentasunaren buruzagi, Bilbok beste behin lortu du 2008ko lidergoa eta aldi berean bereganatu du kudeaketa onaren langintzan iaz galdu zuen aurrenengo postua. Xixon, Ponferrada, Puerto Santa Mariako, Sabadell eta Sant Cugat Vallčs-ko udalekin batera, Bilbok erabateko gailurra lortu du, hau da, eman ahal diren ehun puntuetatik ehunak.

Ikasten ikasi eta pentsatzen ikasi

2010-07-16

Gure belaunaldia bere bizitza guztian zehar aritu izan da eredu berri bila, maila guztietan eta hainbat hamarkadatan. Bilakuntza horrek aldatzeko jarrera eskatzen du, baina baita asmatzeko, diseinatzeko eta indarrean jartzeko gaitasuna ere, Gerardo Del Cerro azterlariak esana Deia egunkarian. Eta ikasten ikasi zein pentsatzen ikasi proposatzen du, hau da jakintzaren edozein arlotako oinarrizko hastapenak norberaganatzeko gaitasuna eta hainbat jakintza-arloren arteko oinarrizko kontzeptuak itzultzeko gaitasuna