Noticias
Turkia, gero eta urrutiago
2010-08-30 ¦ Erromako Kluba
“Gerra Hotzaren ostean Errusia Mendebaldera hurbildu zen arren, berehala ohartu zen nolabait parekotzat hartua izan zedin egindako ahaleginak alferrik zirela. Era beretsuan, Turkia ondorio berdinetara iristen ari da. Urteak dira Errusiak erabaki zuela bere interesak hobeto defenditzen dituela Asiara begira –bere jatorrizko lurraldera—geografiaz zein txeraz beti ere makurrarazten duen Mendebalde urrunera begira baino. Turkia ildo beretik abiatzen ari da gero eta gehiago”. Igor Filibi Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarte Harremanen irakaslearen iritzia da, gaur Deia egunkariak argitara emana.
Gehiago irakurri...Gardena, Bilboko Udala
2010-07-21 ¦ Erromako Kluba
Gardentasunaren buruzagi, Bilbok beste behin lortu du 2008ko lidergoa eta aldi berean bereganatu du kudeaketa onaren langintzan iaz galdu zuen aurrenengo postua. Xixon, Ponferrada, Puerto Santa Mariako, Sabadell eta Sant Cugat Vallès-ko udalekin batera, Bilbok erabateko gailurra lortu du, hau da, eman ahal diren ehun puntuetatik ehunak.
Gehiago irakurri...Ikasten ikasi eta pentsatzen ikasi
2010-07-16 ¦ Erromako Kluba
Gure belaunaldia bere bizitza guztian zehar aritu izan da eredu berri bila, maila guztietan eta hainbat hamarkadatan. Bilakuntza horrek aldatzeko jarrera eskatzen du, baina baita asmatzeko, diseinatzeko eta indarrean jartzeko gaitasuna ere, Gerardo Del Cerro azterlariak esana Deia egunkarian. Eta ikasten ikasi zein pentsatzen ikasi proposatzen du, hau da jakintzaren edozein arlotako oinarrizko hastapenak norberaganatzeko gaitasuna eta hainbat jakintza-arloren arteko oinarrizko kontzeptuak itzultzeko gaitasuna
Gehiago irakurri...Lehiakortasunaren baldintza berriak
2010-07-15 ¦ Erromako Kluba
Epe ertainez, giza-eskubideak, lan-eskubideak, ingurumen-eskubideak eta txirotasunaren aurkako ekintzak defenditzen dituzten enpresak baino ez dira lehiakorrak izango. Finantza-gardentasunari, informazio-gardentasunari eta iruzurra ekidin beharrari zor zaizkion baloreak gizartearen irudipenaren baitan erroturik daude honez gero. Eta jokamolde hauetan, lehiakortasunari dagozkiokeen baldintzarik gehienetan bezalaxe, hobe da aurrenekoetan aritzea atzenengoetan baino, Aner Garmendia, Ega Master enpresaren zuzendari nagusia, mintzo gaur, Vocento taldearen euskal egunkarietan.
Gehiago irakurri...Ugazabarik gabeko mundua
2010-07-13 ¦ Erromako Kluba
Mundua azaltzen zaigu ororen errealite gisa, ugazabarik gabe, non izugarri zaila den erantzukizunak finkatzea eta eskuduntzak zehaztea. Dugun egiturarik eza jabego-kontzeptuaren eraldaketa sakonari dagokio. ‘Jabegorik gabeko’ kapitalismoaren aurrean ote gauden sumatu daiteke dio Daniel Innerarity irakasleak El Correo egunkarian. Eta ezarri: Krisialdi ekonomikoak nabarmendu dituenetakoa zera da: edo gauza gara jabedun kapitalismoaren baitan Estatuek bete ohi zuten funtzioaren parekorik egin dezakeenik, edo gaur egungo jabegorik gabeko kapitalismoak geure gizarte zibilizatuetan nekez onartu ditzakegun merkatu-eragozpenak erakarriko ditu.
Gehiago irakurri...Europar jarrerak dira benetan aurrerakoiak direnak
2010-07-08 ¦ Erromako Kluba
Aurrerakoia omen da kontsumoa suspertzeko Estatuak diru asko xahutu dezan Obamak egindako proposamena eta kontserbatzailea, aldiz, sarrerak eta irteerak orekatzeko Merkelek egindakoa. Horren arola eta manikeoa da eze, guztiz sinesgarri ematen baitu, Juan Ignacio Pérez Iglesiasen iritzia, gaur, El Correo egunkarian. Eta ezartzen du: larre motza, kontsumo arduratsua eta inguruarekiko begirunea ditut maite. Eta, ene ikuspegiz behintzat, susmoa dut eztabaida guzti honetan ez ote diren europar jarrerak aurrerakoienak. Ez dut inondik ere ulertzen nola oraintsu arte garapen iraunkorraren buruzagitzat agertzen zirenak diren orain neurribako kontsumoa sutsuen aldarrikatzen dutenak, nahiz eta hitz hauek erabili ez
Gehiago irakurri...Guggenheim, marka-kontua
2010-07-04 ¦ Erromako Kluba
Beldur naiz, ordea, eztabaida ez dela Bastidaren eraikina kultura-ondare den ala ez. Beldur naiz ez diotela inolako aukerarik emango arkitektura lehiaketari. Beldur naiz Guggenheim markari ez, erabaki sendoa dela; eta aspaldi hartua, gainera. Baina ez dut ulertzen zergatik Guggenheim markari ez, Miren Azkarate, gaur, Deia egunkarian.
Gehiago irakurri...Belgika: ez hausturarik, ez hondamendirik, eredu europarra baizik
2010-06-27 ¦ Erromako Kluba
Gerard Mortier Madrilgo Errege Antzokiaren arte-zuzendaria flandriarra da eta, ikuspegi honetatik, Belgikako azken hauteskundeetan N-VA alderdiak izan duen garaipenaz hainbat hausnarketa egiten du gaur El País egunkarian. Haren ustez, gertatua albiste ona da eta ez dator inondik ere bat Europako prentsan egin izan diren azterketarik gehienekin. Horra, froga gisa, Bart de Wever buruzagi flandriarrak eta Elio di Rupo sozialista waloien lehendakariak zein azkar eskua luzatu dioten elkarri.Mortier-en iritziz, gertatua ez inondik ere Belgikaren haustura erakarri dezakeen hondamendia, waloiek eta flandiarrek elkarrekin indarrean jarri dezaketen arau oneko konponbidea baizik, Europaren etorkizunerako eredegugarri izan daitekeena.
Gehiago irakurri...Etorkizuna ez dago inoren eskutan
2010-06-06 ¦ Erromako Kluba
Erantzukizuna inorena dela uste duenak nekez erakusiko du jarrerarik egokiena beharrezko aterabidea aurkitu ahal izateko. Ondorioa zera da: jokamolde iheslari horrek etsipena dakarrela eta, horretara, ezkortasunaren ezkortasunez, ezin bestez amaitu dezakegula uste izaten etorkizuna inoren eskutan dagoela, ez dagokigula hori alegia. Arazoa zertan den zehatz-mehatz adierazten du gaur, Juan Ignacio Pérez Iglesias Euskal Herriko Unibertsitatearen errektore ohiak, Vocento taldearen egunkarietan
Gehiago irakurri...Gero eta zailago defenditu ezina defenditu ahal izatea
2010-06-02 ¦ Erromako Kluba
Zibilen sarraskia ez da errealitate politikoaren nondik norakoa galdu duen Estatuaren azken ekintza baino; barruan zein kanpoan gero eta laguntza gutxiago duenik konturatzen ez denaren noraeza… Israelen barruan ere badira neurririk gabeko politikagintza bortitz honekin bat ez datozen hiritarrak… Juduen egitasmoaren adiskiderik minenei ere gero eta zailago zaie defenditu ezina defenditzea. Euskal Herriko Unibertsitatearen Nazioarteko Harremanetako irakasle den Igor Filibiren hausnarketak dira, gaur, Deia egunkarian.
Gehiago irakurri...
Grupo Vasco del Club de Roma |