Noticias
Mundialtzearen etorkizunak begi txinatarrak ditu
2011-06-09 ¦ Erromako Kluba
"Karl Marx iraultza komunistaren batera heldu bazen Txinara, 1949an garaile eta Maren eskutik, badirudi Adam Smithek bere bidea egin duela Asiako herrialde honetan Deng Xiaping-ek 1978 ekindako erreformen ildotik. Ondorioz, dragoiaren inperioa munduko potentziarik handienetakoa da egun eta planeta honetako bigarren ekonomia Karl Marx iraultza komunistaren batera heldu bazen Txinara, 1949an garaile eta Maren eskutik, badirudi Adam Smithek bere bidea egin duela Asiako herrialde honetan Deng Xiaping-ek 1978 ekindako erreformen ildotik. Ondorioz, dragoiaren inperioa munduko potentziarik handienetakoa da egun eta planeta honetako bigarren ekonomia". Gerardo del Cerro Santamaríaren artikulua, Deia egunkarian.
Gehiago irakurri...Negozio-eredu berriak asmatu
2011-01-20 ¦ Erromako Kluba
“Zer nahi dela, geografia-kokapena zein jarduera-sektorea, sektorearteko eskuartzea, gizarte-sektorea eta elkarlaguntza publiko-pribatua eta enpresen arteko lankidetza suspertzeko garai egokia dugu. Aldi berean, negozio-eredu nahiz produktu berrien eraberrikuntzarako aukera, alderantzizko berrikuntza eta aliantzak garatzeko unea, erkidegoen eta tokian tokiko eragileen protagonismo bereziaz”. Paul Ortega Innobasque Nazioarteko Programa zuzendariak El Pais egunkarian
Gehiago irakurri...Utopia aldarrikatu beharra
2011-01-08 ¦ Erromako Kluba
"Gure inguruarekiko sentiberatasuna galtzen ari gara; hau da, gure historia, ohitura, senitarte eta auzokoekiko harreman-zentzua. Aztertu beharrean gaude zein gizarte-mota nahi dugun hamar edo hogei urte barrurako. Azpiegiturei dagokienez, egin egin dugu honezkero. Gizarte-harremanei dagokienez, berriz, zalantzarik ez gero harreman-mota berriren bat behar dugula". Adierazi du Koldo Saratxagak El Diario Vasco egunkarian eta ezarri: "euskal gazteek bi hamarkada daramatzate ametsik gabe, gizarte-utopiarik gabe".
Gehiago irakurri...Ekintzaile-belaunaldi berria
2011-01-03 ¦ Erromako Kluba
“Euskal gazte ekintzaile asko eta asko ez daude noiz funtzionario-plaza berriak kaleratuko zain. Hainbat kultura eta merkatutan erabateko naturaltasunez eta trebetasun handiz diharduen belaunaldi berria ordezten duten gazteak dira, jatorrizko zentruen eta munduan zeharreko erabakiguneen arteko loturak, harremanak, lanbideak eta negozioak suspertzen eta bideratzen ari direnak”. Paul Ortega Innobasque Nazioarteratze programa-zuzendariak laburbiltzen du gaur Deia egunkarian.
Gehiago irakurri...Aldaketaren kontra
2010-12-11 ¦ Erromako Kluba
Onartu dezagun bat gatozela Martín Caparrosek klima-aldaketaz dionarekin eta, ondorioz, ikaragarri gustatu zaigula bere azken saiakera: Contra el cambio (Anagrama, 2010). Saiakera, kazetaritza, kronika, bidai-liburua… auskalo zer arraio den, baina ezin esan behintzat aspergarria denik. Ironiaz, graziaz, egiaz… ziztu bizian irakurtzen den horietakoa. Batek daki arrazoirik duen ala ez, baina hainbeste diskurtso hormaturen artean freskura eta bizipoz apurtxo bat beti ere eskergarri da.
Gehiago irakurri...Inkestaka gobernatzeko arriskua
2010-11-06 ¦ Erromako Kluba
Gure garaiotako arazoa ez litzateke ordezkari politikoen lar urruntzea izango, gehiegizko hurbiltasuna baino, sondeoen zein informazioaren bat-batekotasuna alegia, ordezkariok ordezkoen unean uneko transmititzaile hutsak bilakatzen dituzten bitarteko berrien ondorioz. Internetak, gizarte-sareek eta komunikabideen arteko elkarreraginak sustatzen dute egoera berri hau. Era honetako gizartean inkestaka baino ez litzateke gobernatuko, eta ez legote lekurik arrisku-erronkak suspertzen edota herri-aurrerapenak bideratzen dituzten etorkizun-sendun buruzagientzat. Josu Jon Imazek gaur, Vocento taldearen euskal egunkarietan.
Gehiago irakurri...Gizarte anitza, balore gisa
2010-11-01 ¦ Erromako Kluba
"Arazoa ez multukulturalismoak porrot egin duela aldarrikatzea, galdera zera baita: Eta, orduan zer? Ezberdinak direnak botako al ditugu, ijitoak Frantzian bezala? Joan daitezen gonbitea luzatuko al diegu? Gure esentzia garbiei eutsi ahal izateko birrinduko al ditugu? Funtsezko arazoak ez du alternatibarik: gure gizarteak anitz-anitzak dira. Eta hori balore bat da." Igor Filibi Euskal Herriko Unibertsitatearen Nazioarteko Harreman irakaslearen hausnarketa dugu, gaur, Deia egunkarian.
Gehiago irakurri...Europa, superpotentzia lasaia
2010-10-04 ¦ Erromako Kluba
“Demografiaz zein ekonomiaz Europa gainbehera ari ote den ideia okerrekoa da” – dio Daniel Innerarity Politika eta Gizarte Filosofia katedradunak, Vocento taldeak argitara emandako artikuluan. Beronen ustez “Europa zerrendaburuan dago nazioarteko eragin zibikoari dagozkion lanabesetan, Gerra Hotzaren ondotik sortarazi zen munduari bereziki komeni zazikion lanabesetan, hain zuzen. Elkarren arteko menpekotasun sakonak dituen munduak guztion arazoak konpontzeko aukerarik aproposenak eskaintzen ditu segurutik. Honengatik esan daiteke, beraz, Europaren susperraldiak jarraitu egingo duela eta superpotentzia lasai gisa kokatuko dela”.
Gehiago irakurri...Krisia jomugatzat
2010-09-26 ¦ Erromako Kluba
“Gure ahalmenik eza --ekonomian, politikan zein kulturan— ez da krisialdiaren ondorioa, beronen sortzaile nagusia baizik. Errealitate honetaz jabetzen ez bagara eta ez badugu isiltasuna hautsiko duen hitzik aurkitzen, krisia are sakonagoa izango da eta Mendebaldeak bere abantailak galduko ditu. Orduan beranduegi izango da krisia baretzeari ekiteko, ordurako krisia bera izango baita jomuga”. Ezkilak jotze aldera Alain Touraine soziologoak dioena da, gaur El Pais egunkarian
Gehiago irakurri...Passion for knowledge
2010-09-18 ¦ Erromako Kluba
“Garrantzizkoa da ikerkuntza, ezagutza, krisialdi ekonomikoak hainbat sektoretan eragin ohi dituen aurrekontu-murrizketatik kanpo uztea. Munduko herrialderik garatuenak hastapen hau indarrean jartzen ari dira. Are arrazoi gehiagoz jarri beharko genuke indarrean gainerakook”. Juan Ignacio Pérez Iglesias Euskal Herriko Unibertsitatearen errektore-ohiak egindako aldarrikapena da, Donostia International Physics Center delakoaren hamargarren urtebetetzea dela eta, irailaren 27tik urriaren 1era bitartean eratuko den topaketaren inguruan.
Gehiago irakurri...
Grupo Vasco del Club de Roma |