« Itzuli albistegira

Gardena, Bilboko Udala

2010-07-21  ¦  Erromako Kluba

Gardentasunaren buruzagi, Bilbok beste behin lortu du 2008ko lidergoa eta aldi berean bereganatu du kudeaketa onaren langintzan iaz galdu zuen aurrenengo postua. Xixon, Ponferrada, Puerto Santa Mariako, Sabadell eta Sant Cugat Vallès-ko udalekin batera, Bilbok erabateko gailurra lortu du, hau da, eman ahal diren ehun puntuetatik ehunak.

Gardena, Bilboko Udala

Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea

Honako emaitza hauek Udalen Gardentasuna 2010 Ttxostenak bildu ditu, Espainiako Nazioarteko Gardentasuna elkartearen ardurapean burutua. Hirugarren txosten honetan, iazkoan bezalaxe, Espainiako 110 udalerririk handienen gardentasun-maila neurtu nahi izan da.

Maila hori neurtu ahal izateko 80 inguru adierazkin kontuan hartu izan dira, ondoko bost arloen arabera, alegia: udalbatzari buruzko informazioa, hiritarrekiko zein gizartearekiko harremanak, gardentasuna ekonomiaz eta finantzaz, zerbitzu-kontratazioa eta hirigintza zein herri lanak.