EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakasle David Hoyosek duela gutxi Zirkulu Eszeptikoak antolatutako topaketa batean parte hartu zuen. «Hazkundetik harago: trantsizioa ala basakeria XXI. mendeko ekonomian» izenburupean, hitzaldian hainbat erreferentzia egin zitzaizkien Erromako Klubari aurkeztutako Hazkundearen mugak eta Guztiontzako planeta bat txostenei.