Ales Artaza Jauregui hil zen
2009ko abenduan Erromako Klubeko Euskal Taldeko hizlari izan zen Ales Artaza Jaureguiren heriotzaren berri tristea jaso dugu (irudian, erdian, alkandora zuriarekin). Gure doluminik sakonena eta une latz hauetan dugun maitasuna eta babesa helarazi nahi diegu zure familiari. Gure koordinatzaileak, Mikel Etxebarriak, oroigarri labur bat idatzi du bere inguruan: https://pensamientosparamimismo.blogspot.com/2025/11/carajo-vaya-vaina-por-que-nos-dejas-ales.html Goian bego
Javier Elzok 2025 Gizarte Saria jaso du
Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Elkarteak (AVSP/ESZPE) Javier Elzo Imaz Deustuko Unibertsitateko katedradun emerituaren ibilbidea saritu du 2025 GIZARTE SARIA sariarekin. Erromako Klubeko Euskal Taldetik zoriondu nahi dugu Javier Elzo, 2020ko urtarrilean gure hitzaldi-eztabaida batean hizlari izan zena. Zorionak Javier! Albiste osoa irakurri
Juan Tomás Hernani, Urteko Inginiero saria
Joan den azaroaren 12an, Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak Urteko Inginiero saria eman zion Juan Tomás Hernani Satlantiseko CEO, YEEES Syndicateko presidente eta Erromako Klubeko Euskal Taldeko kideari. Zorionak Juanto! Albiste osoa irakurri
Javier Ormazabal, Euskal Enpresaburu Onena 2024
Javier Ormazabal Velatiako presidenteak eta CEOak 2024ko Euskal Enpresari Onenaren saria jaso zuten La Noche de la Empresa Vasca Fundazioaren XXXIV. edizioan, Kutxabanken babes nagusiarekin. Erromako Klubeko Euskal Taldeak gure zorionik beroenak eman nahi dizkio Javier Ormazabali, joan den apirilean gure hitzaldi-eztabaida batean hizlari izan baitzen. Zorionak! Albiste osoa irakurri
«Una argentina vino a Bilbao». Mikel Etxebarriaren artikulua El Correo egunkarian
Nazioarteko Erromako Klubeko presidentekide Silvia Zimmermannek Euskadira egin berri duen bisita dela eta, gure koordinatzaile Mikel Etxebarria Dobaranek artikulu bat argitaratu du El Correo egunkarian.
Silvia Zimmermann del Castilloren artikulua “La Nación” egunkarian
Argentinako “La Nación” egunkariak Silvia Zimmermann del Castillo Erromako Klubeko presidentekidearen artikulu bat argitaratu berri du, duela gutxi Euskadira eta Gernikako Bakearen Museora egindako bisitaren ondoren. Irakurri artikuku osoa: Guernica nos recuerda el horror de las guerras, las de antes y las de ahora
Kate Raworthi elkarrizketa Expansión egunkarian
Duela gutxi, Expansion egunkari ekonomikoak elkarrizketa bat argitaratu zuen Kate Raworth ekonomialari ospetsuarekin. Kate Raworth «Donutaren Ekonomia» kontzeptuaren egilea da, eta Erromako Klubeko kidea. Hona hemen elkarrizketa hori, bere interesagatik.
Patricia Arias, Idoia Postigo eta Nerea Uribe-Etxebarria Erromako Klubeko Espainiako Kapituluko kide izango dira
Erromako Klubeko Espainiako Kapituluak Patricia Arias, Idoia Postigo eta Nerea Uribe-Etxebarria kide berriak izatea onartu zuen joan den ekainean, Madrilen egindako Batzar Nagusian. Hirurak Erromako Klubeko Euskal Taldearen Zuzendaritza Batzordeko kide izango dira. Informazio gehiago
Zorrotzaurreko parke teknologikoko lehen eraikinak Helena Matute izena izango du
Euskadiko Parke Teknologikoak Bilbon duen lehen eraikinak, Zorrotzaurreko uhartean dagoena, Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultateko ikertzaile eta katedradun Helena Matuteren izena izango du. Erromako klubeko Euskal Taldetik zoriondu nahi dugu Helena Matute, 2022ko azaroan gure hitzaldi-eztabaida batean hizlari izan zena. Zorionak! Informazio gehiago

