Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak Merkataritza Merezimenduaren Domina eman dio Iratxe Las Hayas Erromako Klubaren Euskal Taldearen Zuzendaritza Batzordeko kideari. Sari hau nazioko eta nazioarteko merkataritza-sektorean nabarmendu diren eta Espainiako merkataritza-politika bere barneko eta kanpoko dimentsioan babestu duten pertsonei egindako aintzatespena da.

Iratxe Las Hayas-en kasuan, Espainiako ekonomiaren nazioartekotzean emakumearen papera sustatzen egindako ekarpena aitortzen da.

Erromako Klubeko Euskal Taldetik gure zorionak eman nahi dizkiogu Iratxeri merezitako sari honengatik. Zorionak!

Informazio gehiago