Mar Mendibe Bilbao doktorea Espainiako Neurologia Elkarteko presidenteorde izendatu berri dute, eta Neuroteknologia eta Adimen Artifizialeko Arloaz arduratuko da.

Mar Mendibe Biobizkaia Ikerketa Sanitarioko Institutuko zuzendari zientifikoak hitzaldia eskaini zuen joan den azaroan Erromako Klubeko Euskal Taldean, “Investigación traslacional en neurociencias en Bizkaia” izenburupean.

Erromako Klubeko Euskal Taldetik Mar Mendiberi zorionak eman nahi dizkiogu izendapen honengatik eta zorte handia opa diogu kargu berrian. Zorionak!

Informazio gehiago