Joan den maiatzaren 20an, Erromako Klubeko Euskal Taldeak beste hitzaldi-eztabaida bat antolatu zuen Cristina Maruri artista, idazle, argazkilari eta bidaiari solidarioaren hitzaldiarekin. Marurik munduko emakumeari buruzko bere ikuspegia eman zigun, planeta osoko herrialdeetan zehar egindako esperientziaren emaitza gisa eta baldintza guztietako emakumeen bizi-egoera bertatik bertara ezagututa.