Joan den martxoaren 15ean, Erromako Klubeko Euskal Taldeak beste hitzaldi-eztabaida bat antolatu zuen, Anton Arriola Kutxabankeko presidentearen hitzaldiarekin, “Kutxabank etorkizuneko erronken aurrean” izenburupean.

Kutxabankek inoizko emaitzarik onena lortu du 2023an, eta horrek inpaktu positiboa du gizarte osoan, zeren sortzen dituen baliabideen % 70 itzultzen baitio zergatan, hornitzaileen eta pertsonalarentzako ordainketetan eta fundazio akziodunentzako dibidendutan.

Bankua posizio bikainean kokatzen da bere erronka estrategikoak bultzatzeko eta bezeroentzako lider gisa finkatzeko: produktu eta gaitasunetan sofistikatua, arriskuaren kudeaketan azkarra, digitalizazioaren arloan puntakoa, eta sozialki konprometitua.
Egoera sendo hori islatzen da, halaber, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzen jarraitzeko bokazioan, eta erakundea talentua erakartzeko gune gisa errotzeko bokazioan ere bai.

Anton Arriola Boneta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitate Komertzialetik eta Master in Business Administration (MBA) Milango Università Commerciale Luigi Bocconi Unibertsitatetik.

Goldman Sachs inbertsio-banku iparramerikarrean lan egin zuen 1992 eta 2009 bitartean. 2003an, zuzendari nagusi izendatu zuten (managing director). Bere karrera Londresen nazioarteko proiektutan garatu ondoren, honako kargu hauek izan zituen, hurrenez hurren: Bat-egite eta Erosketen praktikaren arduraduna Espainia eta Portugalerako; Inbertsio-bankuaren kozuzendaria Espainia eta Portugalerako; eta Espainiako Goldman Sachsen kontseilari delegatua. Geroago, Bat-egite eta Erosketei buruzko aholkularitza-zerbitzuak gauzatu ditu bere kabuz, besteak beste Bankinter, Línea Directa eta Carlylerentzat.

Atitlan Capital, Tagua Capital eta Sherpa Europeko Administrazio Kontseiluetako partaidea izan da, eta baita Banco Etcheverría eta Condesako aholkularitza-kontseiluena ere. BBK Fundazioaren patronatuko partaidea izan da, eta baita Lealtad Fundazioaren Aholkularitza Kontseilukoa ere.

IEko (Instituto de Empresa, Madril) irakaslea elkartua izan da Enpresen Balorazioaren eta Bat-egite eta Erosketen arloetan (2010-2014).

Idazle gisa, ‘Rjukan’, ‘La travesía del Voga’, ‘El Negro y la Gata’, ‘El caso Newton’, ‘El diario de Joseph Barath’ eta ‘El ruido de entonces’ eleberriak argitaratu ditu.

Hizkuntzak: gaztelania, euskara, ingelesa eta italiera.

Informazio gehiago