Iratxe Las Hayasek Merkataritza Merezimenduaren Domina jaso du, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak emana
Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak Merkataritza Merezimenduaren Domina eman dio Iratxe Las Hayas Erromako Klubaren Euskal Taldearen Zuzendaritza Batzordeko kideari. Sari hau nazioko eta nazioarteko merkataritza-sektorean nabarmendu diren eta Espainiako merkataritza-politika bere barneko eta kanpoko dimentsioan babestu duten pertsonei egindako aintzatespena da. Iratxe Las Hayas-en kasuan, Espainiako ekonomiaren nazioartekotzean emakumearen papera sustatzen egindako ekarpena aitortzen da. Erromako Klubeko Euskal Taldetik gure zorionak eman nahi dizkiogu Iratxeri merezitako sari honengatik. Zorionak! Informazio gehiago