Ane Aguirrek Vesper aholkularitza eta coaching enpresaren sortzaile eta bazkidea da. Enpresaritzan eta Ekonomia-zientzietan lizentziaduna eta Kudea-keta aurreratuan graduondokoduna,Deustuko Unibertsitate Komertziala-ren bitartez; Coach exekutiboa, International Coaching Federation-en bitartez; PNL-en (programazio neuro-linguistikoa) Practitionerra eta talde-coach-a Team Coaching International-en bitartez.

KPMG Consulting-en estrategia- eta kalitate-aholkulari lanak egin ditu; BBVA-n ezagutzaren kudeaketa zuzendari, barne-komunikazio zuzendari eta, azkenik, hezkuntza-zuzendari jardun du; Vesper-en, estrategia, berrikuntza eta zuzendaritza-garapen alorretan EITB, CAF, Galdakaoko Ospitalea, BBK, Bizkaiko Foru Aldundia, Vasco Catalana Group, APTE eta Microdeco enpresen bidaide izan da.

Unibertsitate,negozio-eskola eta enpresaritza-taldeekin kolaborazio etengabean, zuzendaritza-garapen eta egitura-berrikuntzan oinarritutako eskola, tailer eta hitzaldien bidez. Irabazi asmorik gabeko hainbat elkarteren aholku-organuen partaidea ere bada.

Hitzaldiaren izenburua XXI. mendeko enpresa da.

Hemen hitzaldiaren deialdia.

Eta hemen hitzaldiaren piktograma.

Hona hemen bideo pare bat, hitzaldi baino lehen hartutakoak:

Horrez gain, hitzalditarako interesgarri idazki bi aurkituko dituzue ere: La empresa emergente, Rafael Echeberriak eginda eta The Future of Management, Gary Hamelek eginda.

Egungo eredu sozioekonomikoak agerikoak diren hainbat disfuntzio ditu. Gizarte industriala egitura-krisira bultzatu du, eta ezinbesteko zaio orain eraldatzea, iraunkorra izango bada. Enpresa, halaber, funtsezko aldagaia da eraldaketa horretan. Bada mende luze bat ezagutzen dugun enpresa mota hierarkiko, eskema burokratikoduna diseinatu zutela industrializazoaren erronkei erantzute aldera. Dagoeneko zaharkituta dago diseinua, lanaren izaera bera aldatu baita. Hitzaldi eta eztabaidak aipatu aldaketaren izaera aztertzea proposatu, eta erantzun-ohar batzuk emango ditu. Ezin diseinu berri eta itxiaz aritu, esplorazio-fasean dago-eta oraino, berau marrazten diharduten esperientzia eta ideiak izan badiren arren. Enpresa berriaren oinarrian, pertsonak balioa sortzeko prozesuan bizi duen egoera berpentsatzea dago; hark protagonista behar du, produkzio-baliabide soila izatetik haratago.