Basque Centre for Applied Mathematics – BCAMeko zuzendari zientifiko José Antonio Lozanok jaso zuen atzo Euskadi Ikerketa Saria, Imanol Pradales lehendakaria eta Juan Ignacio Pérez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua buru zirela egindako ekitaldian.
Erromako Euskal Taldeak zoriondu nahi du Jose Antonio Lozano, adimen artifizialari buruzko hitzaldi-eztabaida batean protagonista izan zena 2021eko urrian. Zorionak!
Iturria: El Correo