“Ez gara baleez mintzo, gutaz ari gara”

Kalean da Thomas L. Friedman kazetariaren Caliente, plana y abarrotada (Hot, Flat, and Crowded, 2008) liburua (Planeta, 2010), ondoko hilabeteetan zer esan askorik eragingo duena. Diagnosia, hiru hitzotan: mundua larriki berotzen ari denez gero (klima aldaketa), globalizazioa nagusitzen (lautzen) eta demografia etenik gabe hazten (gainezka), etorkizuna XXI. mendean zehar egingo dugunaren araberakoa izango da. “Ez gara baleez mintzo, gutaz ari gara”.

Thomas L. Friedman

Gurea da aurrez aurre dugun erronka. Horretara, hainbat proposamen egiten ditu: lehen-lehenik, orain artekoari muzin egin eta nolabaiteko iraultza berdeari ekin. Ondoren, egoeraz jabetuko diren buruzagien lidergoaz baliatu. Eta, hirugarrenik, gobernuek hartu beharreko erabakiez berrikuntza eta garapen arduratsua gizartearen baitan sustatu.

Seirehun orrialde ez dira gero artalak, eta nola hala laburbildu beharrean, oinarrizko hiru ideia horiek adierazten dituzten beste hainbat testu bildu ditugu hitzez hitz: Ezezkoaren kulturaren salaketa, lidergoaren premia eta iraunkortasunaren erronka.

Testuak irakurri besterik ez dago konturatzeko Friedman Ameriketako Estatu Batuez ari dela behin eta berriro. Bi arrazoi ditu, besteak beste. Batetik, amerikarra izanik batez ere bere aberkideen merkatuarentzat idatzi duelako. Bestetik, Estatu Batuen lidergoa aldarrikatzen duelako, bai orain arte kalterik gehien egin dituenetakoa delako eta baita aurreratzean hartu beharreko bidean eragilerik handienetako izan ere izan daitekeelako.

Sarrera hau ez dago Euskarara itzulita erabat. Hura guztiz irakurtzeko bere baliokidea bisita dezake gaztelaniaz.