EN BUSCA DE UN TERRENO COMUN PARA LA PAZ Y EL DESARROLLO cultural, social, científico, tecnológico, económico, medioambiental, de la seguridad humana y del derecho internacional, RESPONSABLE
Gardena, Bilboko Udala
2010-07-21
Gardentasunaren buruzagi, Bilbok beste behin lortu du 2008ko lidergoa eta aldi berean bereganatu du kudeaketa onaren langintzan iaz galdu zuen aurrenengo postua. Xixon, Ponferrada, Puerto Santa Mariako, Sabadell eta Sant Cugat Vallès-ko udalekin batera, Bilbok erabateko gailurra lortu du, hau da, eman ahal diren ehun puntuetatik ehunak.
News
Ikasten ikasi eta pentsatzen ikasi
2010-07-16
Gure belaunaldia bere bizitza guztian zehar aritu izan da eredu berri bila, maila guztietan eta hainbat hamarkadatan. Bilakuntza horrek aldatzeko jarrera eskatzen du, baina baita asmatzeko, diseinatzeko eta indarrean jartzeko gaitasuna ere, Gerardo Del Cerro azterlariak esana Deia egunkarian. Eta ikasten ikasi zein pentsatzen ikasi proposatzen du, hau da jakintzaren edozein arlotako oinarrizko hastapenak norberaganatzeko gaitasuna eta hainbat jakintza-arloren arteko oinarrizko kontzeptuak itzultzeko gaitasuna
Lehiakortasunaren baldintza berriak
2010-07-15
Epe ertainez, giza-eskubideak, lan-eskubideak, ingurumen-eskubideak eta txirotasunaren aurkako ekintzak defenditzen dituzten enpresak baino ez dira lehiakorrak izango. Finantza-gardentasunari, informazio-gardentasunari eta iruzurra ekidin beharrari zor zaizkion baloreak gizartearen irudipenaren baitan erroturik daude honez gero. Eta jokamolde hauetan, lehiakortasunari dagozkiokeen baldintzarik gehienetan bezalaxe, hobe da aurrenekoetan aritzea atzenengoetan baino, Aner Garmendia, Ega Master enpresaren zuzendari nagusia, mintzo gaur, Vocento taldearen euskal egunkarietan.
Próximo debate
Hurrengo eztabaida
Hurrengo eztabaidagunea irailean eratuko da. Unibertsitatea ezagutza-gizartearen baitan deritzan izenburupeko zikloaren hildotik jarraituko dugu. Garaiz emango dugu hurrengo hizlariaren zein gaiaren berri. Artean, ondo merezitako oporrik izan guztiok ere.
Debates anteriores
- 2010/06/25
IGOR CAMPILLO 2010/05/20 - 2010/06/25
Ultimas publicaciones
- 2010/03/19
Gizarte Zientziak - 2010/03/03
Ingurumena
Grupo Vasco del Club de Roma |